XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kaleak, etxeak, dendak, lantegiak... danak garbitu dituzte dagoaneko.
Eta aal izan duten guztiak asi dira berriz ere leengo lanean.
Madril`go
Esan bearrik ez, une larri aietan beretan bereala etorri zirala milla eratako lagungarriak, bai gizaki ta bai janari-edaritan beste erki edo probintzi guztietatik noski.
Estaduari dagokionez, 120.000.000.000 pezta eskeiñi ditu Euskalerriko ondamena ostera konpontzeko bidean; baiña ez utsean: erraztasunak emanez, dirutza ori era egokian lantegiei aurreratzeko bai-da.
Eskeintza egokitzat jo dute euskal-buruzagiek.
Euskalerriko buruzagiak aipatu ditugunez, eskertzekoa ta txalotzekoa izan da Jaurlaritza ta Aaldundien elkar-langintza bikaiña.
Udalak ere kementsu ta benetan saiatuak dira, ezin ukatu.
Baiña guztien lanak antolatzen eta elkartzen, Jaurlaritza izan da nagusi, bidezkoa ere zanez.
Eta Jaurlaritza osotik, berriz, Garaikoetxea izan da buru.
Euskalerritik kanpora iñork uste baiño kementsuago ez-ezik, burutsuago ere agertu da Garaikoetxea Lendakaria bere Jaurlari-talde osoarekin.
Ederki agertu da emen nor dan nor.
Alemania`tik jo dizkiote, agian, txalorik aundienak, eta goralpenik jatorrenak aitortu ere bai.
Euskalerri osoaren aurrean ez-ezik, emendik kanpora ere jendearen, albistarien eta agintarien aurrean itzal aundia irabazi du Jaurlaritza osoak, baiña batez ere Garaikoetxea Lendakariak.
Ori ez dago ukatzerik.
Alde guztietan arritzekoak izan dira erritarren lanak eta elkar-laguntzak: ikusi gabe sinistu eziñekoak.
Auetaz gaiñera, jakiña, txalotzekoa da Ertzaiñen eta Udaltzaiñen, Gudarosteko soldaduen eta
Azkenengo auen artetik, gaiñera, lau lagunek, au da, lau
Bakoitzak bi eguni dagokien lan-saria eman dezala, eskatu du Jaurlaritzak; kaltepean gertatu diranei laguntzeko, noski.
Elizbarrutiek ere eske bereziak egin dituzte elizetan, bakoitzeko
Euskalerriko Legegintza-Biltzarrean erabaki txalogarria dute arturik aurreko astean; ain juxtu, politika-talde edo partidu guztiek (jakiña, HB ez beste guztiek), Jaurlaritzak artu dituan ekintza-bideak onartzea ta beren aldetik laguntzekoa.
Bazan garaia! Beste arazo geiagotan ere elkar-lanean joka ba`lezate, obeto lijoake Euskalerria.
Araba-Bizkai-Gipuzkoa iru erkietako Aaldundiak ere ez dira lo egon: Lenengo egunetako ekintza aietaz gaiñera, alkateak bildu-erazi dituzte ta Udalei diru-laguntza gutxiago ematea erabaki dute zenbait gaitarako beintzat, oraingo kalteak eta ondamenak konpondu arte.
ERAILKETAK ETA INDARKERIAKUroldeak dirala-bide Euskalerri osoa leen baiño beartsuago biurturik dagoanez, indarkeriak eta erailketak
Eta idatzi ere ala idatzi dute izparringietan.
Onela uste zutenak, ametsetan zebiltzan ez bai-dute izu-ekintza oien sustraia ezagutzen.
Iraillaren 5`ean, Arturo Quintanilla erail zuten Ernani`n.
Iraillaren 6`an berriz, F. Jabier Alberdi erail zuten Donosti`n.
Urrena, Donosti`ko Polizi-etxeari leerkaiak jaurti zizkioten urrutitik, polizi-buru bat zauritzea lortuz.
Azkenik, iraillaren 16`an Pablo Sánchez César erail zuten tiroka Urnieta`n.
Izu-ekintza guztiok,
Ala ere Alberdi`ren erailketa ez, bestelako lapurren batzuen lana izan da.
Eta arritu egin da jendea.
Urolde ondorengo ondamendiak dirala-ta, errukiturik, gelditu egingo zirala beren ekintzetan, uste bai-zuan jendeak.
Toki onean zeuden! Oraindik ere
Nik dakidanez beintzat, Jaurlaritza`ko Etxenike jauna bakarrik izan da, urolde ondorengo erailketa oiek arritu-erazi ez dutena.
Aitorpen garrantzizko auek egin ditu jaun onek: Gaurko erailketa onek, zoritxarrez, ni ez nau arritu-erazi
.
Uroldeetako ondamenaren ondoren erailketak eta indarkeriak gutxituko ziran itxaropenik ez neukan nik.
Eta beste zerbait uste zuanak, garbi dago oiek ez dituala ezagutzen... Uroldeen ondorengo kalte izugarriak dirala-ta, indarkeria oietarako leen baiño orain arrazoi gutxiago daukatela uste izatea, ez dut ulertzen.
Ez orain eta ez leen ez zegoan arrazoibiderik indarkeriarako.
Ontaraiño ederki mintzatu da Etxenike jauna, baiña ez du esan zergatik ez dan arritu; ez du esan, non dagoan izu-ekintza oien sustraia.
Indarkeriazko izu-ekintza auen iturburua non dagoanik ere ez du esan.
Eta sustraietara jotzea da garrantzizkoa, erdizka gelditzen bai-dira gauzak bestela.
H.B.`ko buruzagiek ere garbiro esanik dute onako au: uroldeetako ondamen aundiak dirala-ta, orain arteko beren jokabiderik ez dutela ezertan aldatuko.